XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jematxorekin batera sartu gaitezen gu ere ikastetxe-aren barrura.

Zerbait ikasi ta ikusiko degula uste det.

Nexka beraren ezpañetatik gañera.

Jesus artzeko nere biotza alik eta ondoen apaintzez gaiñera, beste zerbaiten jakin-naia ere ba-nuan.

Ume nintzala, Gurutzeko Jesus'i begiratueraziaz, nere ama-zanak esan oi zidan: Jesus gugatik il zala.

Geroago ere mojai orixe bera entzun nien.

Baña gauza auei mamirik ez ateratzen nik.

Eta Gure Jaunaren Nekaldi edo Pasioa zeatz jakin-naiez nebillen.

Zer nai nuan adierazi nion mojetako bati ta onek, beste nexkak oera joaten ziranean, nik jakin nai nuan gai au azaltzen zidan.

Arratsalde batean, Jesus'en Gurutzeko josketa, arantzazko koroia buruan ezartzea, zigorketa eta beste zenbat oñazen berriak mojak ain ondo erakutsi zizkidan, errukiaren errukiz, atsekabearen-atsekabez buruko miñak eman-eta, egun osoz, oean egon bear izan nuan.

Arrezkero etzidaten olako gauzarik aitatzen.

Santutasun gauzetan begi-zorrotz dan kristauak, esan ditugun gauza auetan, geroagoko anima-bizitz arrigarriaren oñarriak emen ikusi ditzake, noski.

Ikastetxe-barruko egun-ixil aietako lanak, batez ere, anima garbitzekoak izan ziran.